XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-Ba etor hadi nahi duanean heure zatia pintatzera!
Betiko kontrastea hemen ere, karrikak zikin eta etxebarneak garbi, oso garbi.
Argazkiak erakusten dizkit, argazki mordo bat zabaldu dit matrimonioko ohearen gainean.
Denak ikusi behar ditut.
-Hau duk nire aita.
-Angolan hila.
Zuria da horratik.
Ederra, dotorea, argazki guztietan irri txipi maltzur bat begietan.
-Hau duk nire aitona.
Atzo egon zen asiloan bisita egiten, hondatua dago.
Izebak aipatzen dizkit, izeba eta lehengusina asko erakusten dizkit, beltzaran guti dago Ñengéren familian.
Amaren argazkirik ez dago.
Denak eraman zituen Miamira.
Topa egiten dugu.
-Beharretsi eginen haut, kabroi hori!
-Nik hi ere bai,
Mahai eder bat erakutsi dit.
Ea nik erabiliko nukeen idazteko.
Bai, oso egokia da idazteko, zur sendoa, kaoba, zabala mahaia, eta oso ongi zaindua, leuna du gaina, marrarik batere gabe eta godaleten eraztunik ez.
-Ba idazle batek
-Idazle batek?
-Nork?
-Ez zekiat izena, hemen erosi dik etxea orain...
Etxea erakutsi dit irten garenean.
Jauregitxo zaharberritu bat da, atzeko patioan taberna (...)